XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez, nik nahikoa diat atzokoa! Nahi duena joan dadila buztindegira!.

Inor ez zen noski buztina ateratze zale.

Beste zeregin bat nahiago zuen edonork.

Bestalde, etxean atzekaldea astintzeko bildurra ere bazuten batzuk.

Hauek guztiok, lan hura bertanbehera uztea ekarri zuten, baina ez horregatik txabolagintza uztea! Ez horixe! Egin beharrezkoa zen eta nola hala eginen zuten, baina leku, era, gai eta abar... aldatu beharra somatzen zuten.

Egun asko ez ziren igaroko TXOMINek beste argitasun dizdiratsu bat izan zuen arte.

Izan ere, txabolagilerik finenok, egunez ez-ezik, gauez ere bazerabilten pentsakizunik!.

Ohera joandakoan, ezina zitzaien loak hartzea ahalik eta pentsatuaren pentsatuz, begiak txatxutu eta azkenean, ohartzeke..., ametsetan sartzen ziren arte.

Ametsaren gaia ere ordea..., txabola ohi zen berriro...

Honela bada, egunaren hogeitalau orduetan, gauza bera zerabilten buruan, nahiz eta sakonkienik eta gozoenik, ohera joan berritan pentsatu.

Eguneko nekeak maindire zurietan utziaz, buruak askatasun osoa zuen ideia berriak mamitzeko eta gauzarik zailena ere egina eta eraikia ikusteko.

Gainera, behin ikusiaz gero, ez zen ahazten. Hurrengo goizean ere, berdin gogoratzen zen.